BCCCAP00000000000000000001794
- Etzekit, bada. Len ere garbi esan nin nik ori, eta ortik zetorrek gure irabazi pixarra. Bestela, on– tzia legorrera atera ta kito. Beste lantegi batera joa– tea obe, ontan porrot egingo genikek eta. - Kontrabandoa geienak egingo dute nolako edo alakoa. Baiña armarik ez nuen uste. Berdin-berdin zait. Nere aita bere gaztetako ibillerak kontatzen asten danean, kontrabandoa gora ta beera, ez du etenik. Baiña beste zure adiskide ori noiznai ikuste– ak bai; kezka ematen dit. Orrek anbat jakingo du zer daramakigun. - Nor dek ori? - Nor izango da? Zure etxe inguruan dabillen ori. Usai ona artzen dio orrek ontzi oni. Ordu gutxi igaro ditugu Dakarren ontzitik kanpora. Baiña uste gabean an topatu det zure maitagarri ori. Nerekiko ala nion, arek an zer zeukan ezin ulerturik: "Kapi– tanaren etxe inguruka ibiltzen dan txakurra, ala– jainkia, Dakarren, ontzi ontan lan egiten duten, len bere lagun ziran marrokiar oiekin". Topo egin nuen eta izketatu giñan: - Gu sartzen geran kai guzietan ikusten aut i. - Emen ez dek arritzekoa, marrokiarra nauk neroni ere ta. - Ori bazekit. Ez uan esan bearrik. Baiña i ez ote abil gero kapitanaren atzetik? Zalantza ori zebi– llek nere buruan. - Tisiko dagoen gizon batengatik neri etzidak ajolik. - Neri, berriz, etzaidak iruditzen alabaren atze– tik abillenik. I ez aiz orren zuzena. - Ik badakik, nik ere bai, eskubide osoa dauka- dala alabarekin maitemindu ta aren borondatea irabazten saiatzeko. - Emen ibilita, berriz, ez dek olakorik iritxiko. Ik ez dek alaba maite; baiña bai ire indar guziare- 117
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz