BCCCAP00000000000000000001794

Kezkak E GUNAK ziran etzuela itzegin aurrez aurre kapitanarekin, berak serbitzen bazion ere, len bezela. Lagun baten antzera, patxaran, mutillak ematen zizkion erantzunak etzioten onik egiten; eta gaztea, berriz, serio ikusten zuen. - Serio abil, Joan Joxe -galdetu zion egun ba– tzuen buruan. - Leku txiki ta itxi ontan zerk alaitu gaitzake? Bakoitzak zer egiñak ezin beterik gabiltza. Besteak, berriz, noiz kaia arrapatuko, txakurrak bezela buruzpera beren zikinkerietara murgiltzeko. Emen ez dago gure baserrietan bezelako askatasunik. Zearo baituak gabiltz. - Orduan mendira min abil? - Ori denoi gertatzen zaiguna da noski, batez ere gazteak geranoi. Askatasun geiago nai alegia. Baiña beste zalantza batzuk badaramazkit buruan: arrnaketan ornen gabiltz. - Ori egia dek, eta ez al nin, bada, esan? Orrek beldurtzen al au? - Ezta pentsatu ere. Arraixkua maite det. Ez nintzake bestela gaztea izango. 116

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz