BCCCAP00000000000000000001794

-Ai, motell! Dirua poz ikaragarria dek. Gu lan– gille batzuk gaituk, lanetik bizi geranak. Agintzen digutenak or konpon beren kontzientziarekin. Neretzat bizia dek lenengo; gero gerokoak. - Nik ez nikek ori orren errez baieztuko. Baiña ala izan dek beti. Ondo egin edo gaizki begiratu gabe, irabazira. Arrapatzen bagaituzte, guk pagatu bearko diagu. Aiek segurutik ari dituk irabazten. - Diru puska bat bota bearko litekek, kontraban– doa galduz gaiñera ontziaren jabe egin nai balute. - Utziogun alperrikako berriketari pakean, eta gure Jainkoak suerte on bat emango al ziguk! - Asko eskatzea ere badek ori: zuzen ez dabille- nari laguntza. - Zergatik ukatu bear ziguk laguntza? - Gaizkian gabiltzan auei ere bai? Joan Joxe ordurako jakiñaren gaiñean zebillen, kapitanak berak esanta, misterioz kontatu zionari ez bazion esan ere, ekaitzari ezik, agintarien indar– keriari iges egin bearko ziotela. Etziran auek one– nak izango. 115

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz