BCCCAP00000000000000000001794

- Arraixkua denontzat dan ezkero, sariak ere ala bear likek. Etzebillek gure kapitana gu bezin eskaxean. - Ago ixilik. Kapitanak ori entzuten badik, las– ter aiz kanpoan. Emen ez ditek eskubide ta zuzen– tasunik maite. - Biali? Ez nikek ezer askorik galduko. - Ez diagu kaian ustuko. Ura ederki zaitua edukiko ditek. Beste arkaitz tarteren hatera sartuko gaituk. Iru edo lau leku badizkiagu ortarako. Oso iaioa dek gure makinista, eta kapitanak asko maite duena. - Or konpon. Nik etzeukat zer ikusirik. - Saria jasotzean ez; baiña arraixkuan bai. - Ez nin uste gure kapitana orren kontzientzi beltzeko gizona zanik: bera aberasteagatik, langille– ak arraixkuan jarri. - Kapitana ere, gu bezelaxe, langillea dek. Ontzi onek badik bere nagusia. Arek agintzen diona egin bear. Xentimorik geiago kobratu gabe etorriko dek gaiñera. Baita au ustutzera ere gerrillan dabillen gazte jendea. Bertako agintariak oartuko balira, ai zer nolako sarraskia. Berak agintzen jarriko balira, ez ituke bota nai dituztenak baiño askoz obeak izango. - Or konpon. Nik esanta ez ditek jakingo. Baiña gazte oiek ere ez dituk orren tx:oro etorriko. Izango dizkitek zuzendari jatorrak. Baita aldez aurretik beren neurriak artzeko moduak. - Bai, noski. Itxu-itxuan ez dituk ibiliko. Olako ustegabekorik ez ditek naiko. Jaurlaritzaren aurka dabiltzanak dituk, eta izango dizkitek beren ixpiak. Agian baita erriko nagusien artean ere. Oii arraixku txarreko lana dek. - Eta zillegi al diagu agintarien aurka dabiltza– nei laguntzea? 114

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz