BCCCAP00000000000000000001794

- Baiña guk dakarzkigun arma auek, zaarrak, joan dan guda zikin ortan ibilitakoak, txatarretara bota bearrean, saldu aberri oietan gudan dabiltza– nentzat. Dena ona dek kontrabandoan; gaiñera, ango agintarien aurka dabiltzanentzat. Aiek arra– patzen bagaituzte, lepoa moztuko zigutek, bi aldiz pentsatzen egon gabe gaiñera. Alde hatera ez ditek arrazoiaren paltarik. Bestera, berriz... Etzekit nola epaitu. Zergatik mendekoei etziotek askatasun geia– go uzten? Jazarmena ta arraixku txarra alde guzie– tatik ere. Bitartean, etzigutek pake aundirik utziko. - Legez badabil, ik dioken bezela, gutxi irabazi– ko ditek eta... ·· - Ori dek. Mundu guzia zebillek orrela, errian bertakoak ere. Nork zekik guk zer daramakigun? Eta gure zama au artzen dutenak, ez ote dute garestiago kontrabandoan salduko? Guk, legez era– manta baiño geiago irabaziko diagu. Guri artzen digutenak ere bai. Kontuak atera itzik azkenerako noraiño igoko dan kontrabando onen balioa. Ez diagu lagun urkorik maite. Diruagatik, berriro ere Jesukristo eramango genikek gurutzera. - Olako arraixkuan lanean jardunta, ez dek, bada, gure soldata asko igotzen. • - Ori beste kontua dek. Emen gabiltzan geienok mutil zaarrak gaituk, eta illa non erori ez daukagu– nak. Emen bizilekua ta mantenua bazeuzkagu. - Azkenean, olakoren batean eroriko gaituk. - Ez nikek ezetzik esango. Gure ontzi au bene- tan kontrabandotik bizi dek. Askotan esaten diagu. Biziko bagera baita egin bearra. Ortan jarraitu bea– rra zeukagu. Olako zama bat bere lekura eramatea– rekin, aurtengo txango eskas guziak ordainduko dizkiagu. Larri asko ibili izan gaituk bein baiño geiagotan. Baiña suerteak lagundu ziguk. Orain goazen leku ori, bada, arraixku txarrekoa dek. 113

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz