BCCCAP00000000000000000001794

Kontrabandoa I TXAS ontzia zamatu ta erteerakoan, ala esan zion langille batek ixilka belarrira Joan Joxeri: - Zerekin goazen jakiten badute, gorriak ikuste– koak zeuzkagu bidean. - Urrez zamatuak al giazik, bada? - Ez dek urrea, baiña gaurko egunerako zen- bait aberritan maiteagoa. Amerika Erdi ortara joan– go gaituk noski. Nere ustez, laterri txiki oiek, motell, irakiten zeudek. Polbora ontziak dituk. Indarkeripetik burua jaso nairik, su ematea aski lertzeko. Gazteleraz itzegiten dan erri auek, geienak gogorkeriz indarrez zapalduak bizi dituk, erriko jen– dearen iritziaren aurka geienetan. Asko edo gutxi, gerrillak ari dituk lanean. Oiek armak nai dizkitek, eta ontzi onen irabazirik aundiena ortatik zetorrek. Baiña bai arraixkua ere. Arrapatuko bagiñuzte, denok aga batetik bukatuko genikek mundu au. - Orduan oraín ere armaz kargatuak giazik. Baiña arritzekoa dek ori: Afrikatik arma karraio, eun urtez atzeratuak bizi dituk eta. Ondo ixilik zeu– kak ori kapitanak. Zer uste du: besteak aiñean nik ere ez detala erantzungo? 112

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz