BCCCAP00000000000000000001794

Madagaskar ugarte zoragarri ura agurtuz, bada, atera ziran. An bertan bizitzeko ere etzan tx:arra. Baiña osasunerako etzuen ona izan bear, ez. Gaizki pentsatzen ari zan mutilla. Ainbeste ale– gin! Etzuen egokierarik galtzen kapitanak arazo ori berritu gabe. Neskaren alde andik-emendik beti zirika. Itxura onak zituen, baiña ez ote zan gaixo egon– go? Ura besterik etzuen ezkero, mutil osasuntsu batekin ezkondu ta ondorengoak sanoak izan zite– zen, orren atzetik zebillela beraren aita. Pixka baterako aztu zan arazo ori, eta eguneroko lanari eldu zioten. Baiña igertzen zion gazteak, kapi– tanaren eskaria aintzakotzaz artzen etzuelako, kope– tillun jarri zitzaiola, eta lengo berritxukeriak ixildu zirala. Bakoitzak bere astoari egiten ornen dio arre. Geroztik, elkarrekin ibili ziran arte, etzuen aipa– tu eta egoskor samar geratu zitzaion. An artutako zama Dakarren ustu zuten. Gero, emen zamatuta, Erdi Ameriketara joan ziran. Txan– go polita. Oraingoan ere ikusi zuen marrokiar ura lagune– kin izketan. 111

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz