BCCCAP00000000000000000001794

- Ik ez baidan gogora erazi, etzitzaidaken egun– do olakorik bururatuko. - Madagaskarko edertasunak kontatzen asi gera, ta arra nun bukatzen degun. Biak ixilik geratu ziran. Pixkana-pixkanaka, gero ta argiago zijoan aurrera kapitana, amua botatzen iaioa, zeren billa zebillen igertzen erreza. Nabarme– negi agertzen zituen bere asmoak. Baiña marrokia- rrarenganako mutillaren zalantzak etzituen aintza– kotz artu ere. Gazteak, berriz, geiago edo abeto ezagutu gabe etzuen amu ori irentsiko. Iñoxente-iñoxente etzan tratu ortan naastuko. Orregatik bere gurasoekin itzegiteko kapitanaren ardura. Aiek egindako ezkontzarik etzuen onartuko. Gogozkoa bazitzaion, zergatik ez? Baiña bere boron– datez. Seguru bazekien etxeratzen ziranean eraso ori gaiñera zetorkiola bi aldeetatik. Alabak kezka gaiztoak ematen zizkion Anbrosiori. Kapitanaren zirikadak ontzat artzen etzituelako, aren bereganako onginaia oztuko zala? Or konpon. Bera zan bere buruaren jabe, eta eskeiñi guzi oien gaiñetik ala jardungo zuen. Berebillan eraman zituen txoperrari eskerrak, txango ederra egin zuten. Etxerako mutillari oroiga– rri batzuk eman zizkion. Baiña au, txoperra, gazte– aren alde zegoen: ezkontzeko arazo ori bakoitzaren egin bearra zala, ta ez gurasoena. Berriro ontzira bildu ziran. Baiña Joan Joxe nai– gabetua. Antxe ugartean bai pozik egun batzuk pasako lituzkela. Ordurako ontzia zamatua zeukaten, eta kapita– naren zai zeuden ateratzeko. Unetxo bat ere galdu gabe erten ziran. Anbrosiori ez ornen zitzaiola komeni Afrika alde ori. 110

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz