BCCCAP00000000000000000001794
Bera oraindik goldean ari zala etorri ziran anaiak. Afta etzan azaldu oraindik. Beste egitekoren batzuk ibiliko zituen bere esku artean. Ler eginta etorri balira bezela, amari merienda eskatu ta auzo~o tabernara joan ziran bi anai, beren otordu lege ura an lasai ta atsedenean jateko. Bestea, berriz, mendi aldera. Apaltzeko garaira arte etzan azalduko. Aiek irurak etziran egundo lanean izerditu noski. Eskola utzi orduko asi ziran paurrikara, amasei urte bete berrian beiñepein. Geroztik, iraba– zi guzia berentzat zuten. Amak etzien xentimorik eskatzen. Ori zuzendu bearra zegoen, baserriko martxari eutsi nai bazioten beiñepein. Golde lana bukatuta etxera joan zanean, ama beti bezela etorri zitzaion idiak askatzen laguntzera. Sumindu zan Joan Joxe; eta, amatzaz errukiturik, ala esan zion: - Zu al zatoz, ama? - Zerk arritzen au? Ez al diagu, bada, betiko martxa? - Eta zuk ez al daukazu etxean lanik? - Lanik ez dek beiñere neretzat palta. - Anaiak etorriak ez dira, bada? - Bai. Lanetik nekatuak etortzen dituk, eta atseden pixar bat artu bear oiek ere. - Bai; ta auzoko tabemara joan dira. - Bestea, berriz, merienda artu ta mendi alde- ra. Etzekiat zertara. - Lanera ez beiñepein. Ori seguru badakigu. Eta zuk eman? lrabazi al dute? - Egun guzian lanean nekatzen dan seme maite bati amak merienda ukatzezkeroz, abere utsak al gaituk? 1,1
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz