BCCCAP00000000000000000001794

ontan ekarriko ziñuzteket. Jakiña, arako ta onun– tzako txangoak beti ontzi zamatuarekin egin bear. - Ezkonberri gaixoari ai zer nolako tratua eman– go genioken, txakurra baiño goseago bizi diran beste langille auen artean. - Laster jarriko uke. - Emaztea baliteke; baiña txakurrak. .. Ai, kapi- tan! Badakit nora zoazen zu orain ere. Erosi egin nai al nauzu, erosi? - Ez, Joan Joxe, ez. Erosi gabe ere, iretzako aiña badek ura. - Ez dizut ezetzik esango. Maitagarri ta dotorea da. Ni, ordea, oraindik ez nijoa ortik. Inguruka dabi– llen txakur zaar arek eramango dizu. Ez du etsiko, eta azkenean alabaren biotza irabazi egingo du. - Joan Joxe, ago ixilik. la ikaragarría esan nin oraintxe. Oroitze utsak ere daldaraka jartzen niok. Olakoren bat gertatu baiño lenago, besteren baten maitasunarekin bete nai nikek aren biotza. - Entzun zadazu, Anbrosio: zalantza gaizto bat daukat biotzaren ondoraiño sartua. - Eta nolakoa dek zalantza ori? - Marrokiarra zure atzetik dabillela, eta ez ala- baren eske. - Orí esateko zertan igertzen diok? - Bein baiño geiagotan itzegin det nik arekin, eta bere betiko leloa auxe da: "Ez dek orrekin luza– roan iraungo. Deabru guzien jenioa zeukat, eta nerí egindako iseken ordaiña eman nai niokek". "Alaba irabazteko martxa ederra dek orí" erantzun nion. "Aita nastutzeagatik nabillek ni orrela". - Orí esan zuela egia al dek? -kapitanak. - Bai, Anbrosio, bai. Eta Dakarren zure langi- lleekin izketan arí zala somatu nuen. Tiburoia beze– la, ontzi oni jarraika dabil orí. 109

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz