BCCCAP00000000000000000001794
- Bai urte bat pozik igaroko nukela nik emen. Jainkoak eman diguna ondatu besterik ez du gizo– nak egiten -zion gazteak. - Urte bete? Au ondo ikustezkeroz bear dek ori. Alare ez uste ondo azterkuko dekanik. Oan lekura oala, emen gauza estraiñu asko azalduko zaik. Igali mota ugari, eta txara eta basoak, mundua egin zane– an bezelakoak. Beste lekutan, batez ere Europan, gal– dutako asko bizi dituk emen. Beste iñon ez dek olako aukerarik arkituko, an ere len izango itun baiña. - Auxe leku zoragarria! Baiña utzi ta joan egin bear! -zion naigabez Joan Joxek-. Berriz bein ere ez gera etorriko noski! -Aizak: ez al daukak ori ire esku? - Emen geratuta egingo det zure mutil? - Eztai ondore bezela ator onera. - Ordurako txalak umea egingo du. - Ez dek, bada, egundo aukera oberik arkituko. Joan Joxek, kapitanaren naiak igerriz, ala eran– tzun zion zer atera erazi: - Andregairik ez daukat, edukitzeko gogorik ere ez, lekutan geratuko da nere eztai ondorea. - Orixe baiño lan errezagorik. .. - Ni bezela itxasoan dabillenik ez du iñork nai. - Gure etxean, berriz, pozik artuko iñuteke. - Bai. Urrutiko ametsak. Oraindik umea naiz ortan pentsatzeko. Nork daki gaiñera egundo ezkonduko naizen ere? Agian urte ontan tiburoien jaki geratuko gera. Eta nere andregaiak ere abera– tsa bearko du txango ori egiteko, eta gero emen ille– bete batzuk igarotzeko. Nik ontzi ontan irabazten detanarekin, ez det diru putzu aundirik egingo. - Ortan arrazoi ematen dit. Kapitan naizen onek ere sari eskasa zeukat. Baiña jan ere emendik egiten diagu. Ez dek milloi baten bearrik. Ontzi 108
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz