BCCCAP00000000000000000001794

atzeratua bizi zan. Nonai ikusten ziran ernakurneak arrastaka, karga karraio. Joan Joxe an ere jetxi zan erri aundi ura ikuste– ra. Baiña etzuen ango izkuntzarik ulertzen. Pran– tzesez itzegiten ornen zutela orduan beiñepein. Ondo bizi zan jende asko zebillen. Europarrak izango ziran geienak noski. Bai arlote asko zebiltza– nak ere. Alde ona zegoen batetik bestera. Gero rnatxiñadak izaten ornen dira. Etxera zetorrenerako, oroigarri batzuk erosi zituen. Alare, beretzat ango arrigarrienak, dorre aien gaiñetik oiuka aritzen ziranak ziran, otoitzera– ko deika, erdi kantari, zelebreak benetan. Beren Jainkoan kristau askok baiño sinisrnen beroagoa zeukaten, eta eguneroko otoitzari eraspen geiago. An ustu aldi bat ernan zioten ontziari, Beste zer edo zerekin beteta atera ziran andik berriro. Ez dakit kapitanak ikusi zuen, baiña Joan Joxek bai, aren alabaren atzetik zebillen rnarrokia– rra, ontzian lanean zebiltzan bere lagun izanekin izketan. Gerora ere askotan ikusiko zuen ura. Afrika osoari buelta ernanik, egoan dagoen ugar– te zoragarri batera sartu ziran. Madagaskar zeukan izena. Prantziaren rnende bezela zegoen. Alare, an rnunduko endarik geienak biziko ziran, eta bai abere ta egazti klase ugari ere. Zoragarria ornen zala ugarte ura. An ere gure kapitanak bazituen bere adiskideak, baiña ernendik joandakoak, len askotan izana baizan. Aietako baten berebillan ibili ziran ara-onera kapitana ta Joan Joxe. Gazteak etzuen egundo alako ugarte lilluragarririk ikusi. Beste iñork ere ez noski. An etzegoen klaserik etzan andik kanpora arkituko. 107

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz