BCCCAP00000000000000000001794
Madagaskar aldera /\ RRATSA kaian igarota, tutu luze batzuk jo .n'. zituen goizean, oitura dan ezkero; eta, lotu– rak askatuz, poliki-poliki jarri ziran martxan, urruntzen-urruntzen. Agur egin zioten kaiari, eta galdu zuten lurra bixtatik. Urruti samarrera zijoan, baiña giro zoragarria zegoen. Egun batzuk igaro zituzten, baiña zorion– tsuak. Mediterraneo ta Jibraltarko itxas estua ezkerre– ra utzita, Ipar Afrikari buelta emanez, sartu ziran noizbait Dakarrera. Arraixku txarreko sarrera, guda igaro berria baizan andik. Kai bikaiña, baiña jende estraiñua. Moro oieta– koak geienak. Ez, ordea, beltzak. Arabetar ta moro bitarteko naspilla bat. Nonai ikusten ziran moroen elizak. Ango apaizak, berriz, dorre aietatik erriari otoitzerako deika. Mina– rete uste det dorre aiek dutela izena. Kargu ori zute– nak andik aritzen ziran, bada, erdi kantari, oiuka. Kai eder arek eta erriak berak ezagun zuten europarren lanak zirala. Bertako jendea oraindik 106
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz