BCCCAP00000000000000000001794

- Bai. Ala utzi bearko. Aurten Eguberriak arte nekez bilduko gaituk etxera. - Bai. Arrazoi dezu. Ordurako amaika atzera- -aurrera ibiliko ditugu. - Bai. Baiña bata bestearen ondoren egunak abaillan ziazik; eta, bein urte batzuk pasa ezkero, nai baiño lenago. Eguberri jai auetan, beiñepein, atsedentzen jarri orduko, ama-alabak itxasorako zer bear detan galdezka. Urrengoak ere bereala eto– rriko dituk. Joan ere berdin. Gure mundu ontatik besterako martxa ezin geratua dek, motell, eta arraixku txarreko !anean gabiltzak. - Oraindik joandako Eguberri miñak ezin uxatu– rik ari naiz, eta datozenetan pentsatzen dagoeneko? - Izan ere, gure langilleen birao artean urtea igarota, egun batzuk etxeko maiteekin lanaren kez– karik gabe pasatzea ain goxoa dek. Berriro oien artera sartu bearrak neri ozkia ematen zidak. Orduan ori ortan geratu zan. Adiskide zaarra zuelako jarri zuen aitzakia. Ori ere baziteken; baiña erdizka noski. Bere buru aundi artan bazebilkien beste asmoren bat, bein baiño geiagotan aipatu ziona, erdi misterioz zirikatuz, baiña ulertzeko moduan. Arazo ori aitarekin konpondu naiko zuen. Mulilla, ordea, oraindik oso askea zan, eta ala jarraitu naiko zuen. Utzi ari pakean, besteren kon– ponketarik etzuela ontzat artuko ta. Ontzira sartu ziranean, legea betetzeko bedere– nik, denak beren ongi etorria eman zioten, eta men– peko jarri zitzaizkion, batzuk arekin oso konten ez bazeuden ere. Egoskor samarra zan mendekoekin. Aldarte gaiztoak ere izaten zituen. Etzan orduan atsegin aren aldamenean. Baiña etziran urte guzirako baituak geratuko. Ontzia sartzen zan kaietan, beren erteerak egingo zituzten. Mozkor galantak arrapatu ere bai. Baiña 104

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz