BCCCAP00000000000000000001794
- Ire aita eta ni ain lagun maiteak izanik, bana– ketan elkar ikusi diagu. Bazkari edo apari apararen batekin ospatu ere bai. Baiña aspaldi ontan aztua bizi niñun. Orain, i nerekin así aizen ontan, orduko ibillera guziak oroitzen zaizkidak, eta beartua nego– ken noski arekin itz aspertu bat egitera. Ebcera eto– rri giñanean, asma ori zebilleken nere buruan. Baiña sutondoko atsegiñean sartu orduko, zearo aztu egin zitzaidaken. lbcasoko berdiña baiño naia– go dit orain mendiko aldapa. Baiña, izan ere, egun guoorako etortzen gaituk, eta emakume oiek etzi– gutek ebcetik ateratzen uzten. Joan Joxe entzun da entzun bazegoen ere, ez lasai, bereala antz eman zion kapitanak nolako buruzbideak zebilzkien, eta bere aitarekin zertaz itz egingo zuen ere bai. Baiña berak nai zuenean eta nai zuenarekin izango zan. Alabak buruauste aundiak ematen zizkion bere aitari. Edo, bestela, marrokiar aren beldurrak zebi– llen, neskaren biotza irabaziko zuelakoan, edo jaio– tzetik ondare gaitzen bat zeukan, ezin sendatu zana, eta mutillak osasuna eramango zuen ibcaropenetan ibiliko zan orrela. Ala erantzun zion mutillak: - Noren mende lanean así nintzan esan nione– an, oroitu zan, bai, aita. - Urte mordoska batean lagun maiteak giñun ura ta ni. Baiña gure bizimoduan aldaketa egin genduenean, ura batera ta ni bestera joan giñun. Aurrean ikusi ezean, berriz, bizi bearrak eraginda, lengo ibillera ta gaztetako lagun maite guzietaz aztu egiten gaituk. Pozik ikertxo bat egingo niokek, bada, arixe, elkarrekin meriendatuz itz aspertu bat egiteko gure gaztetako ibillera ta jolasak gogoratuz. Bein joandakoak berritzen asten geranean, zaartu geran ibcura ornen dek baiña. - Datorren urterako utzi bearko dezu, bada, orduan ere aztutzen ez bazera. 103
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz