BCCCAP00000000000000000001794
nezake beste bat maite. Baiña uste gabeko gaitz batek arrapatu ta eraman zidaken betiko mundu ontatik. Ainbesteraiño sentitu nin aren eriotza, etzekit dena utzi ta nola ez nintzan konbentu bate– an sartu. Ez dit uste asko galduko riuenik. lre aita ezkondu uan, eta baserriko lan neketsuari lotu zitzaioken. Alare, etzin bere lantegia utzi. Oraindik ara ibiliko dek? - Ez. Geratu zan. Bestela, nik oraindik base– rrian jardun bearko nuen. - Oraindik gaztea dek, bada, ura. - Bai. Baiña lan eskasia; eta, ura uzteagatik, diru puska bat jaso zuen ta... - Nik, orduan, mundu oni legorra ikusi niola ta itxas zabal ta kai alde auek ikusteko erabakia artu nin. Nolakoak ziran oiek, astindu bat eman. Berdin nere lantegian etzegoken pulamentu aundirik. Uste gabean nere andregai maitagarri ura galduak zapal– dua utzi nioken; eta, beste aideak agurtuz, nere nai– gabeak aztutzeko atera niñun itxasora. I orain beze– la, langille sartu niñun; eta, urte batzuen buruan, eskola puska bat banuela ta ontzi onen jabeak ber– tako kapitan izendatu nioteken. Orduan, il zitzaida– naren aizparekin ezkondu niñun. Amabi bat urte zizkin onek, ura il zanean. Emeretzi urteren aldea zeukagu senar-emazteak. Gu mendira joaten ikusi– ta, berari uzten etziotelako amaika naigabe igaroa. - Berdintsu nator ni ere. Baiña zuk bezelako askatasunik ez det eduki Euskal Erriko mendiak zapaltzeko. Jai eta aste, baserriko lanari lotua bizi izan naiz, ama ez besteak lanera zebiltzan eta. - fü¡.i. Batzuk suerte obea izaten ditek. Fameli batean ere, nol~ko gurasoak izaten dituen, asko esan nai dik. - Nerea, beiñepein, etzan berealakoan oroitu baserria etzala nere lekua, iru anai baneuzkan aurretik eta. 102
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz