BCCCAP00000000000000000001794

Kapitanaren aitormenak B EREBILLAN jetxi zituzten beren trasteak, eta ontzira sartu. Langille batzuk ere an zeuden ordurako. Parrandaz aspertuak etzeuden, baiña patrikak uts. Ekarri zituzten xox pizarrak aspaldi txautu zituzten, eta ontziko martxari begiratu bear. Aiekin itz batzuk egin ondoren, zeramaten guzia bere lekuan utzita, kapitanak bere mutillarekin errira joan zan, aspaldian agurtu gabeko adiskide– ak bazituela an ta aiek ikustera. Asko zituen. Bere gazte denbora aien artean igaro baizuen. Banaka-banaka denak agurtuz, eta bakoitzarekin bere itzalditxoa egiñik, bereala igaro zitzaien arratsaldea, eta illuntzerako ontzira. Ara sartzerakoan, ala esan zion mutillari: - Adiskide asko zeuzkat munduan zear, eta erri ontan zer esanik ez. Batzuei agur egin ziet, baiña ez denei. Beste kaietara joaten naizenean ere, saiatzen nauk agurtzen an ere. Baiña ez denak. Batzuk urruti samar bizi diranak dituk, eta ortarako den– bora gutxi. Emen bati agur egitea ez bazait aztu 100

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz