BCCCAP00000000000000000001794
bitartean, etxeko astotzat zeukaten bera. Beste anairen batek artu nai bazuen baserria, berak egin zezala lana. Al bazuen beiñepein iñorekin asarretu gabe, nola bere biotzeko naigabeak agertu ausnartzen ari da. Bere eskubideak eskatu alegia, mukitsu bat besterik etzala anbat esango zioten baiña. Len esan degunez, aita eta iru anai bazituen. Laurak, baserria gaztearen bizkar utzita, paurrika batean lanean ari ziran. Irabaziak jakiña bakoitzak beretzat jasotzen zituztela. Etxetik mantendu, berriz, amak eta berak egiten zutenetik. Aitaren aurka etzijoan, gertatzen zanaren erru guziak berak bazituen ere. Etzeukan egiten zuenik egiteko arrazoirik: ama-semeak lanpean utzi ta bera lasai paurrikara irabazira. Baserria berea zuen ezkero, ez al zegoen eustera beartua? Bestela saldu. Baiña iru anaien jokaerarekin ere oso kezketan eta amorruz zebillen. Illunabarrean etorriko zirih\, eta etziotela ukuilluko lanak egiten lagundu nai ere. Beren irabazi osoa berentzat jaso ondoren, paurrikatik etorri ta txuxenean tabernara. Alare, berak egiña jatera balijoaz bezela, lotsarik gabe maiera exeriko ziran, baserrian bakarrik geratzen zanari laguntzera beartuak ez baleude bezela. Etzuen trumoi otsik joko. Ixil-ixilik erakutsiko zien etzebillela kontentu; beste batzuk lasai zebil– tzan bezela, bitartean bera eziñean lertzen ari zala, eta aldaketaren batzuk egin bear zirala, arek modu artan jarraitzezkeroz. Baserria beretzat edo bestela askatasunera. Ori eskatuko zuen. Askotan itzak bakarrak indar gutxi zeukaten, eta gaizki ulertu gaiñera. Alperrikako asarreak sortu ere bai. Beste modu hatera zabaldu eraziko zizkien begiak. Zuzengabekeri ori etzegoen ulertzen zailla. 10
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz