BCCCAP00000000000000000001793

Deabruaren ibilliak berriz, lagundu bearrean par egiten zioten adarra joaz. Nora etzekiela karriketan zebillela, an arkitu zuen Manueltxo iltzen parte artutako bakar bat egu– rasten. Ikusi zueneko, eskua luzatuz ala esan zion: - Kaixo, Antton! Ezbearren bat gertatzen al zaik? Urduri abil. - Ez dek arritzekoa. Ikusten al dek petatxo au? - Bai. Ille arra ortan maite auen batek jarritako loretxoa zirudik. - Zer maite ta ez maite! Deabruak eramango al au i ere! Auek ez dituk iñori adarra jotzeko orduak. Joakiñek egin zidak au. - Bizi al dek oraindik? - Bai; ta Bilbao'n zegok. Billatu <lit. Len esan <liten bezela, arek egin zidak nere buruko zauri au. - Eta iges egiten utzi diok? - Bai; baiña ez nere borondatez, aidean bota niok eta. Baiña berea eman nai niokek. Ospitalean zegok zauritua. - Eta nork galerazten dik? - Orain arte beiñepein, eziñak. - Laguntza eske al atar neregana? - Bai. Nik bakarrik ezin <lit. Ori garbitua ikusi arte ez <lit lorik onda egingo. - Or konpon. Nik etzeukat ortan zer ikusirik. Oraindik gogoan zeukat Manueltxo mutil gazte eder ura il genduen ikusgarri negargarria. Arrats artan bai nik ez nuela lorik egin. Aingeru batek aiña erru ez ta lotuta iltzera, bera negarrez eta ama atzetik oiuka: «Ez il nere semea, ez du ezeren txarrik egin ta! Ez il!». Illundu egin zitzaidaken biotza, ta geroztik noiz– nai irudimenera zetozkidak ikusgarri triste aiek. Ba– tere gorrotorik gabe, iregatik egin genin, beti larria ematen didan eriotza. 97

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz