BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak Ura joan zanean, sendagillea urbildu zitzaion, galdetuz: - Nor dan ezagutzen dek ori? - Bai, jauna, bai. Txikitatik auzoak gera ta ero gaizto oietako bat. Itz gutxitan <lena kontatu zion. Sendagillea arritu- ta geratu zan. - Olako gizatxar bati arma uztea ere ... - Oiek dituzte maiteenak. - Etorriko ote da berriz? - Bera ez. Baiña billatzen baditu borreroren ba- tzuk, bialiko ditu. - Gaixo dagoen bat errespetatzen ez dakitenak, auek al datoz gu ezitzera? - Denak ez <lira olakoak izango. Baiña... uste det, indar egin detan ontan, loturak askatu edo autsi egin zaizkitela. Sendagilleak aginduta, gaixo-zaiak al zuen ondo– ena lotu zion. - Oiek etorriko dituk eta zer egin bear dek ik orain? - Uzten badidazute, iges. Bestela, galdua nago. - Nere bistan etzakela egin ori. Norbaitek ikusita ere... Ez gaituk sendagillearekin geiegi pio. Baiña ezkutatuko nauk. Orduan nai dekana egin. - Eskerrik asko. Babesgarriren bat nonbait billa– tuko al det! Joakiñek bazekien etzirala bereala etorriko. Bo– rreroak billatzen ere bearko zuen bere denbora. Bai– ña bai luzarorako etzutela utziko. Beren baimen ta guzi gaiñera. Bestela, soldaduak sarrera galeraziko zien. Etzeukan, bada, alako presik. Baiña denbora galtzerik ere ez. Atera beiñepein. Ori zan bearrena. Gero gerokoak. Salbatuko ote zan? Etzeukan orain– txe atarramentu ona. 94

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz