BCCCAP00000000000000000001793

Begia luze dua. Inguruan <lauden auek guziak ere, gudariak di– tuk. Eziñean banintz, nere alde saltako ituke. Beraz, ezertan asi gabe, obe dek etorri bezela joan. Jakin nai nituenak ikasi dizkit, eta emendik aurrera enba– razu egiten didak. - Orrekin beldurtuko naukela uste al dek? - Izutu? Oillo bustia bezela daldaraka ago, ta onera bakarrik etorria amar aldiz damututa noski. Oa, oa pake-pakean, biontzat obea dek eta. Joakiñen odol otzeko adar jotze arek bere oneta– tik atera zuen Antton; eta amorruz jauzi bat eginta, bertan itoko zuelakoan eldu zion lepotik. Zauritua egon arren lepoan lotu zizkion bi eskuak laxter aska– tu zituen; eta indarrean atzera bultza zionean, bi oiñak trabatuz, aldameneko oiaren ertza jo buruare– kin ta, unetxo batean korde gabe geratuz, zauri bat egin ta odol jario, beste gaixo baten oatze gaiñera erori zan atzeraka. Bere onera etorri zanean, arma artu zuen; baiña aldameneko gaixoak etzion betik eman, eskutik el– duz. Ango iskanbil ta otsera etorri ziran gaixo-zaiak eta kendu zioten bere arma. Baiña ordurako Joaki– ñek lotua zeukan eta etzion sutzen utziko. Subego– rriaren amorruak etzeukan neurririk. - Edorrek dituk kulpa guziak. Garbi-garbi esan dit, nere zauri ta guzi i baiño geiago naizela. Bere buruko zauria lotu ta biali egin zuten. - Ez dek biar goiza arrapatuko. - Beti orrela ari aiz itza ta putza, ta ezer egin ez. Iru round jokatu dizkiagu, ta iruetan kao utzi aut. Ori, gaixo nagoelarik. Orain ere nere eskuetan egon aiz eta barkatu egin dit. Alako «maite itzazute etsa– iak» durundan zebillek nere belarrietan. Bestela, onuzkero aspaldian aztua engoen. - Nik ez dit bada barkatuko -esanta joan zan. 93

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz