BCCCAP00000000000000000001793
Begia luze - Bitarteko bikaiñak badauzkak orduan. Gudate batean ori irixtea ez dek errexa. I atzera geratu ta besteak aurrera biali? Garbi esango dit: zaarrez il– tzen baaiz, oraindik Manueltxo ta Joakin, baldin ire– gatik garbitzen banaute, amaika aldiz ametsetan azalduko gaituk, ire barrun beltz ori salatuz. Ordu txar askoak igaro bearko dituk. Agian nik oraindik apaiz egin ta ire pekatuen barkamena iritxiko dit, ire kontzientzi zikin ori paketuz. - Bai. Egundo gertatuko ez diran ipuiak, orrekin bigunduko naukelakoan. Ez nauk orren biotzbera. - Bein ere egirik esan badek, oraingo au dek bat. Ero gaiztoen biotza limurtzen ez <lana dek, motell. - Ni beiñepein emen negok, ire antzera ero bat bezela ibilli gabe, nai detana iritxita. Ai zer saria eman ditekena, etsaien mende orrela uzteko! Nik Gipuzkoa'n egin dizkit merituak. - Bai. Erru gabeko nere amasei urteko anai Ma– nueltxo illerazita; nere ta ire gurasoak beldurrak ai– dean edukita. Ire anai Joxe ere salatu ez uan bada ik? Bizia salbatuko bazuen, iges egin bear. Ori nik daki– dana. Aurrean ibilli gabe merituak egin badituk, Jainkoak bestek ez dik jakingo zenbat billaukeri ez itun egingo, laiñezaz betetako txakur txar baten gisa losintx, maltzurkeri ta azpijanez ire nagusi ustel oiek atzipetuta, belarri ondora xi-xi-xi, txibato zikin bat egiña. Naiago dit oraintxe bertan bi tiro artu, olako biotz ustel baten jabe izan baiño. - Min ematen al dik, min, ni gaillendua? - Nori etziok min emango amasei urteko anai gazte bat iltzeak? Eta zergatik? Neri gorrotoa dida– kelako. Aurrez-aurre ezin dutenen lana dek ori. - Ura ondo illa zegok. Etsai bat gutxiago. - Ori dek. Nere lekuan beste norbait izan balitz, 91
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz