BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak gatik egin dit lana; ez gorrotoagatik, zuek bezela. Il– tzen banauzute ere, nik goian zeukat nere itxarope– na. - Mundu ontan zegok gure etorkizuna; ez an. Ik au galdu dek, berriz. Gerokoarekin ez nauk batere pío. - I ni baiño lenago joango aiz rnundu ontatik, eta ori al dek azkena par egiten duena? - Nere filosofía orí dek. - Eta zuek al zerate gu sinisgabeak gerala ta zu- zenbidean jartzera zatoztenak? Deabruak, alajain– kia, relijioa salbatzera! Egunen batean darnutuko zaik. Ez dedilla beranduegi izan. - Ik ez uke orduan ni galtzerik nai? - Deabrua herbera izango niñuke, iñori inpernua opatuko banio. Gazte nauk oraindik. Ez dit iñoreki– ko gorrotorik nere biotzean sartzea nai. Iri ere naiko probak ernan dizkit. Eriotzatik salbatu iñuan bein. Bi edo iru aldiz nere atzaparretan eduki aut. Nere bizia salbatzeko aiña beste txarrik ez dit egin. Anai gaztea illerazi uan. Orain ni iltzeko asrnoan abil. Alare, ire asrnoak pakezkoak ez badira ere, nereak ala dituk. - Zer: belauniko jarriko ote aiz bada barkazio eske? - Barkazio eske? Nori, i aiz erruduna ta? Ez, rnotell. Deabruaren aurrean ni ez nauk rnakurtuko. Bizia lenago ernango dit onore guziarekin, ortara erori baiño len. Pekatu auek denak ire bizkar joango dituk. Naiago dit opari il, horrero bizi baiño. Sutan sartu gabeko neskatx espatsu guri baten antzeko urne ergel bat neri kargu artzera etorri? Jesusek ziona esango dit nik ere: oa nere ondotik, Satanas! - Ik nai dekana esan, baiña ireak egin dik. Ik egindako isekak barkatzeko asrnoan ez natorrek. Ez nauk aurrean ibilli; sutan ain gutxi. Ortarako burua bear dik, burua! Besteren lanetik jaten ikasi. 90
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz