BCCCAP00000000000000000001793

Sarrera goa zuten. Emendik asi, Zamalbide, Astigarraga'ko Bentak, Otsazulueta. Gero, etxerakoan, lengoetan berriro sarreratxo bana egiñez etorriko ziran etxera. Oni, vuelta al País Vasco deitzen zioten. Gure aito– nak konten urrengo igandera arte. Etzebilkiten kuti– xi geiegirik. Eguraldi txarra zegoenean, kantina ontara etorri, baso erdi batzuk edan ta bertso-saioska bat egin, ortarako lagunik bazuten beiñepein, ta illuntzerako etxera. Beste oitura bat ere bazuten. Lenbizi eldutako tomateak an jango zituzten; eta arrapazka ibiltzen ziran, aurrenekoak nork eraman. Aiek joan ziran. Etzuten, nik bezela, kixkalia ikusi. Guretzat ere oroitza asko zeuzkan taberna txiki arek. Orain, zerbait artu nai ta ere, gain ta azpi dena alkar joa. Eun da geiago urteko kondaira emen bukatzen da. Berdindua <lago. Arresiak ere erorita, ez da arria arriaren gaiñean besterik geratu. Inguru xamarrean <lago sortu nintzan baserria, ta nere anaiari galdetu nion, ea an zer gertatu zan. - Ikaragarria, motell. Ijitoen artean etzegok gauz onik. - Tabernari zeudenak ijitoak al itun, bada? - Alatsukoak. Aien lan gaiztoari izen bat ema- tezkeroz, ala esan bear. - Ni ere arrituta geratu nauk. - Ik ezagutzen uan Joxe Jiraldo, bertako taber- naria? - Beatz erantsi ura? Kinta batekoak giñuan biok. Geroztik ere arekin artu-emanak izan dizkit nik. Emendik aldegiterako ere, ura zegoken nagusi. Za– kar xamarra, baiña emateko kontuan biotz onekoa; oparoa. 9

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz