BCCCAP00000000000000000001793

Begia luze ren paltik ez dezute izango noski. Jabeak il ta inda– rrean ere jabetuko zerate ta. Aizak: beste galderatxo bat ere egingo nikek, erantzuteko biotzik bauke. - Iri egia esateko beldurrak ez gaudek beiñepein, laxter bukatuko diagu ta. - Gu bion auzi onekin zer ikusi zeukaken nere anai Manueltxok, amazazpi urtez beerako gazte eder arek? - Nik ez nin ura iltzeko agindu. - Agindu gaiñera? Nor ote augu? Erantzun aula dek ori, Antton. Ik ekarritako borreroak il ziteken ura. - Ik iges egin ualako. - Alajainkia! Jainkoa ote augu, ire aginduetara ixii-ixilik makurtzeko? Orduan, anaia salba– tzezkeroz, nik bizia eman bear nin; eta ark ere iges egin balu, aitak edo amak. Ezin litekek baten billa joan ta, ura palta dalako, aren ordez erru gabekorik zigortu. Orren kulpa oso-osorik ik daukak. Bazei<.it, bai, onda an zer gertatu zan. - Utziogun orri, neri naigabe eman zidaken ta. - Oraintxe begiak zabaldu erazi dizkidak. Dea- bruak ere baditek orduan biotza. Baiña alare, pekatu gaizto ori egiñagatik, damutu ta ez intzan neri lagun– tzera etorriko. Ez daukak oraintxe egokiera txarra. - Ez, motel!. Ireak egin dik. Euskadi illa zegok eta lur galduan eortziko aute. - Euskadi illa? I lenago joango aiz, bai. Bere pizkundea ikusi ta gero gaiñera. Alare, bazekit sube– gorriaren biotzik ez dala xamurtzen. - lseka gaiztoak dituk' gero oiek. - Zer uste dek: i ni iltzera etorri ta apal-apal, buru-makur ta agurka artzea? Laguntzeko asmoan azaldu baintzan, ez nin ortara itzegingo. Nik zuzena- 89

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz