BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak - Orixe esateko asmoan mnun ni. Aurrea artu didak. Ez dek esango gudik ez degula irabaziko ... - Ez oraindik beiñepein. Erdaldunak esaten du– ten bezela, oraindik pillota tellatuan zegok. Ikusiko diagu zein aldetara erortzen dan. - Ez diagu oraindik bukatu. Baiña zuek gero ta aulaga, ta gu indartsuago giazik. - Zuek edo alemanak? Utziogun orri. Zer ikusi aundia zegok, guda au bukatu arte. - Bai, baiña gu irabazle. - Aizak: berebizikoak entzun dizkit iregatik esa- ten ari dirala. Etzekit ipuiak edo egiak izango diran. Zer gertatu zitzaikan aitarekin? - Nondik ikasi dek ori? - Indarrean aitari zituen xoxak kentzera joan in- tzala, ta aitak ortzak erakutsi. Denak ez noski, bat baiño geiago ari ere erori zaizkiok ta. Egia al dek ori? - Nere anaiak esango zizkin kontu oiek? - Balitekek. I dotare jantzita ibiltzeko egokia aiz, baiña ez aitaren atzaparretatik askatzeko. Arek oraindik i bezelako xeñoritak zapioa bezela biurtuko dizkik. Txitoarena egingo likek. Sasoi gaitza zeukak arek. - Neri adarra jotzen ari aiz, baiña... - 11 baiño len jakin-nai izugarria zeukat. Etxetik biali iñutela ere egia izango dek noski. Egundo gura– soak semearekin justizirik egin badute, irekin bai benetakoa. I ez aiz fameli kristau ta paketsu artan bizitzeko modukoa. - Etzeukat non biziaren paltik, motell. Baita nes- katx gazteak ere aukeran. - Alajainkia! Neskatxak neskatxakin? - Pazientzitik ateratzen ari nauk gero ... - Kalma, kalma, iretzat obea dek eta. Non bizia- 88

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz