BCCCAP00000000000000000001793

Begia luze makurtuko zanik. Alkandora urdin beltx illuna, bere bost fletxa ta uztarri orrekin. Baiña ori besteren– tzako. Bi mutur txorrotxeko txanoa buruan, gorri– -beltxa, parpa! jario. Larruzkoa gerrikoa, bere pisto– la ta guzi. Ille aundia, txapelpean naastua. Oko– tzeraiñoko patilla zikiñak. Gonak, azkazalak eta ez– paiñak pintatu ta takoi altuzko oiñetakoak jaztea palta zaik, neskatx guri bat aizela esateko. Oiek iruzurtzeko al daramak pistola ori gerrian? Ona ago i, gu bezela lokatzetan auspez orduak eta orduak sutan aritzeko. - Nai dekana esan. Dena entzungo dit. Baiña nere eskuetan aukat. - Ez orixe. Afrika alde ortara egin nai nikek apaiz bezela txangoa. Berdin emen iretarrak etzi– datek utziko. - Baiña alperrik. Gu garaile gaituk. Laxter buka– tuko dituk ire amets oiek. - Ederra izango uke Joakin neskatx batek ilko balu. Alperrik diok? Ori esatea ere ... Urrutirago ikusi nai nikek. Uste ez dan lekutik aizkatzen dek gero erbia. - Orduan guda au irabazteko itxaropenetan bizi aiz? - Ez. Lenengo round galdu diagu. Etzeukagu zuek bezelako laguntzik. Aidetik alemanak ondatu gaitzitek. Gu, berriz, ortatik barau. - Zer esan nai uke lenengo round orrekin? - Neretzat, Euskadi artzea dek lenengoa. Au zuek irabazi dezute. Baiña orrekin ez dezute gudik irabaziko. Bearbada, <lena artuko dezute. Baiña etzerate erri onen biotzaren jabe egingo. Esnatuko dek Euskadi berriro. Agian erorrek bai ikusi ere. Ik askotan diokena: azkena par egiten duenak bi aldiz egiten duela. 87

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz