BCCCAP00000000000000000001793
Begia luze koa! Dotare, falanje-jantzian, azaldu zitzaion aurre– ra. Aldamenekoari ala esan zion Joakiñek: - Bazetorrek beldur nuena, gure Subegorria. Ar– ma ta guzi gaiñera. Nork esan ote dio ni emen nagoe– la? Gorrotoaren lanak. Leku onean geratzen nauk oraintxe. Zauriz josia, baitua, nere burua babesterik ez, bete dedilla Jaunaren borondatea! Azkeneko par egiten duenak bi aldiz egiten duela arpegira bota baietz! - Kaixo, adiskide! -etzion bein ere izenez dei– tzen-. Egunaren garai ontan lotan? Ez aiz gaizki bizi, motell! - Ongi etorria, Antton. Ik nere izena aztu badek ere, nik ez oraindik irerik. Arrazoi dek, motell, nere patxara au ikusita. Kontzientzia garbi daukadan itxura. I ere agidanean egunaren ordu auetan pasian abil, eta ez daukak lanetik etorritako itxurik. - Ni bapo bizi nauk. - Bai. Ala dirudik. Baiña ez dituk, ez, ik, naiz ni baitua egon ta zauriz josia ta i nere billa, alare, nik bezin lasaiak igaro azken egun auek, ni arkitu arte beiñepein. Maitasunak eta gorrotoak askori loa gale– razten ornen ziek. Alare, illunpetako semeak ernea– goak dituk, argikoak baiño. - Ik nai dekana esan, baiña orain nerea aut. - Alazankoa! Aixa egin aiz nere jabe. Ez nikek beste orrenbeste esango. Baiña utzi zaiogun orri. lre maite oiek zauritu nautelako negok ni emen. Baiña nola ikasi dek emen nagoela? Edo bi sudurreko txa– kurrak baiño sudur erneagoak dauzkak? - Santik esan zidak atzean geratu aizela ta nora ekarri iñuten. - Apaizgai ernegatu arek? - Aretxek berak. Bilbao gorriak txikitu etze- zaten, erria zaintzen geratu ornen dek bere batalloia. Orain denak baituak. 85
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz