BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak bat baziran. Arek ere begitan zeukan Subegorria, Euskadi'ren aurkako bere griña gaiztoarengatik. Iku– si orduko, agurtzeko betik eman gabe, oni galdetu zion ea bazekien Joakin apaizgaiaren berri. - Bai, bai. Olako erasotan zauri sakon bat egin zioteken. Olako ikastetxera eramana izan bear dik. Ez badute berebillan-edo atera, oraindik an egongo dek. Ez uan oiñez joateko gauza. Zer: laguna al dek? - Laguna edo ez ainbesteraiñokoa noski. Len el– karrekin ibilli bagiñan ere, azken aldera autsi genin. Arekin zorretan utzitako arazo txiki batzuk badizkit eta aiek garbitu nai nizkikek. - Arekin zorretan? Sinisteak ere lanak ematen zizkidak. - Eskerrik asko. Lenbailen egin bearreko gauzak dituk auek. Gero agian ez dit egokierarik izango -esanta aldegin zuen. Bereala damutu zitzaion non egon ziteken esana. Joakiñek bere etxean gertatuaren berri eman bai– zion. - Urdea aleena! Ondo txoro arrapatu nauk. Au, berriz, ura galtzeko asmoan zebillek, eta nik ezer egiterik ez, baitua naukatek eta. Antton Subegorria, bada, arro-arro ta garaile, Bilbao artutako agermenetik dotore jantzia, aspal– dian egositako lana betetzera joan zan andik txu– xenean. Ospital guziak ordurako baituak zeuden. Ango langille ta gaixo guzien izenak artu ondoren, sarrerako atean soldaduak zaintzen jarrita utziak. Ospital guziak banaka-banaka aztertu ondoren, billa– tu zuen bere lagun izanak erakutsi zion lekua. Nore– kin itzegin nai zuen esan zienean, etzioten sarrerarik galerazi, naiz beltzez jantzitako oiek begien aurrean ikusi nai ez izan. An zegoen sarrerako karteltxoan bere Joakiñen izena, beste askoren artean. Bere zo– rionerako billatu zuen nai zuena. Ai zer uste gabe- 84

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz