BCCCAP00000000000000000001793
BEGIA LUZE Apaizgaiak ibiltzerik ez bazeukan ere, Antton Subegorria, larru-aldaketa egin ondoren, gaiztoa ze– torren. Bizkaia artzearekin, goiko txabolatik iges egindako ura nai zuen non zebillen jakin, bizi edo illa zan. Bere anai Joxerekin etorria zala bai-baizekien. Aurrera joana izango zala, ori zan bere beldurra. Etzuen uste iñork Bilbao'tik ateratzerik izango zue– nik. Baiña bere zoritxarrerako, ustua arkitu zuen. Zauritua agian, ospitalen batean arkitu ziteken, bes– teen saillean ezin joanik geratua. Aretxen gora-bee– rak ikasi arte etzegoen lasai. Bere anai txoro ura ere non ote zebillen? Biak aiek noski elkarrekin, etorri ere ala egin zirala-ta Bilbao'ra. Ego aldeko jende ori ornen da, guk entzun degunez, gorrotorik joaten etzaiona. Euskalerrian ere gure artean badira ola– koak. Ez dute isatsa zapaldu bearrik kozk egiteko. On egiñaren esker aundirik eman ere ez. Emengo deabru guziak badute suertea, arek ere bai. Orduan eziña iruditu zitzaion, baiña bai laxter billatu ere. Azkeneko orduan Bilbao zaintzen geratu– tako !aguo batekin topo egin zuen. Bera bezela, apaizgai izana. Baiña bizibide ori utzi zuela urte pare 83
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz