BCCCAP00000000000000000001793

Gudan ta. Ori egiten badute, izan ere, zertan arritu? Jokaera ori betiko ditek: izen aundikoak salbatuta, gu, bizia eskeiñi degunok, arategirako utzi. Ori dek ikasi bear degun beste lezioa. - Al badet, oraindik beste ikertxo bat egingo dit, zer erabaki artzen duten jakiten detanean. Zai geratu zan Joakin. Baiña etzan etorri berriz Joxerik. Eziña nonbait. Polliki-polliki ustu zan Bilbao. Arratsa oso ixilik igaro zuten. Gudarien batalloi bat geratu zan uria zaintzen, alako sarraski gaiztorik egin etzezaten go– rriak. Eguna aurreratu xamarra zanean, atera ziran, katakunbetatik bezela, ordurarte beldurrak ixilik egon ziranak, sekulako iskanbillarekin: - ¡ Viva el glorioso ejército español! Non ote zeuden oiek? Ez bazan gudarien bata– lloia zaintzen geratu, bat baiño geiago eroriko ziran. Orain aiek besteren bizkar par egingo zuten. Joakiñek ospitaletik igerri zion: - Erori dek Bilbao! Jainkoaren eskuetan utzi be– arko nere etorkizuna! Sartu berri oiek laxter azaldu ziran ospitalean. Sendagille asko iges joan ziran, baiña ez denak. An zaurituak zeudenen izenak artu zituzten, sendagillea– ri galdetuz: - Nor dira emendik ateratzeko moduan daude– nak? Andik espetxera, alegia. Sendagilleak eman zuen banaka-banaka denen iritzia. Baiña Joakiñengatik ezetz. - Oraindik etorri berria da. Zauri gaizto bat dau– ka. Alaxe, joan ziran gaixotegiko ateetan zaindariak jarrita. Beraz, an barrungo gaixo, sendagille ta gaixo- 81

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz