BCCCAP00000000000000000001793
Maite üzazute etsaiak lagunak ezin azturik eta gertakizunen zai, ala esan baliteke. Presaka antolatutako ospitala jarri zuten ikastetxe batean. Bazijoazen egunak. Ospitaletik, batzuk barrura, besteak kanpora. Sartu, atera baiño geiago noski. Izugarrizko zanpetakoak entzuten zi– ran. Azkenetan zegoen Euskadi'ren izaera. Amaikak bere alde eman zuen bizia. Alperrik izango ote zan? Geratzen ziranekin, berriz, zer egingo ote zuten? Joakin zearo aspertua zegoen. Ezer egiterik ez. Zauria nekez ari zitzaion sendatzen. Etsaiak ospitale– an arrapatuko zuten. Joxe bere lagunak ikasi zuen, ondotxo zauritua olako ospitalera eramana zala. «Al badet, arixe bisitatxo bat egin nai niokek». Berak uste baiño ondatuago arkitu ere. Etzegoen iñorako moduan. - Kaixo, Joakin! Alperkeriari eman al diok? Aran beltxak arrapatu aute noski. Zer moduz? Joate– ko aiñean bai? - Bi aldiz zauritu niotek. Lenengoa, deus ez; arramaxka bat. Baiña oraingo au sakona dek gogo– tik. Neretzat bukatu dek guda. - Guretzat ere bai noski, emengoa beiñepein. Bilbao ustutzeko agindua emana zegok. Bi batalloi zeudek aurrean eusten, emendik nai duen guziak iges egin dezan. Negargarria emengo azkena. Nik suerte ona izan dit. Orain arte etzidatek arramaxka bat ere egin. - Nik ezin nezakek beste orrenbeste esan. Eta gu, ospitalean gaudenok, ez ote gaituzte aintzat artu– ko? - Ez dek erreza izango. Goiko jende orrek aurre– ragoko lanak bazeuzkak. Oraingo batalloiak beren buru egiten dutenekin joango dituk, eta ezin dutenak bertan geratu bearko. Ez balira bezela aztuak ez noski. Baiña eziñaren aurrean etsaia jabetu dedin. - Epela sartuko zigutek, oien eskuetara gu saldu- 80
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz