BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak egiña. An !anean aritu ziranean, etxeko seme sobran– teen irabaziak txurrupatu zituena. Gaur ere, ortara dabillen jendeak ez du aurreratzeko asmorik. Ordu– koak ere berdintsuak izango ziran. Izen aundiko pa– rranderoak ere bai tartean. Bidaso'z arunzkoak ba– tzuk. Ernani'ko Eltzekondo burrukari ta pultsulariak ere an egin zuen lana. Txirrita zanak ere bai. Iaio izeneko batek emandako labainkada batekin il-etsia, an igaro zituen egun luzeak. Franco'ren garaietan, berriz, bertso-saioska ba– tzuk egiteko, igande-arratsaldeetan, erdi ezkutu ta ixillean, emen biltzen ziran inguruko bertsolari gaz– teak batez ere, zaar batzuekin. Guda-gazteluan soldaduak zuden arte, ta aldame– neko armal-arrobia !anean, bizia bazeukan tabernak. Oiek itxi ziranean, bereala eziñean geratu zan. Eta orduan zeuden tabernariak, au utzi ta Antxo'ko eto– rrera obeagoko batean jarri ziran. Baiña guda bukatu ondoren, bi auzoak, norentzat izan, auzi txiki bat egin zuten. San Markos atze alde– ko batek irabazita, bere gain artu zuen, gero bere arreba batek laguntzen ziola. Au kanpora ezkondu zitzaionean, bakarrik geratu zan. Taberna utsetik ezin zitekean bizi. Ortarako, auntz, bei, ardi ta zerri batzuk jarri zituen, mendi-egal aietan mantentzen zirala. Nere aita zanak eta bere bi lagunek, Gaxtelu ta Kataliñene'ko Manuelek, maitea zuten, batez ere Franco'ren garaietan. Altza-alde orí dena erdaldunez bete zan. Aiek izkuntz arrotz ortan baraurik zeuden. Orregatik joaten ziran mendi aldera, an geienak be– ren antzekoak baizituzten. Buelta txikia, ardangela ontara joan ta etortzea zan; ta oni vuelta a Guipúzcoa deitzen zioten. Aun– dia, berriz, gutxieneko lau taberna-txuloetako txan- 8
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz