BCCCAP00000000000000000001793
Gudan - Bai, ta ondo xamar. - Alde ontatik gogor jo ditek. - la bakarra geratu dek, eta Bilbao'ko nere gu- dak bukatu dituk. - Bai gureak ere. Gaur atzeraka joan diran arren, sekulako jipoia eman zigutek. Utzitako utsu– nak betetzen ez dek errexa izango. Aidetik txikitzen dizkitek bazter guziak. - Berak ere artuko ziteken. - Bai; baiña gure alderatzekorik ere ez. Aiek aurretik bakarrik. Gaiñetik ez, ordea, guk bezela. Gure aldean, ondo armatuak zebiltzak oiek. - Nere lekua ere norbaitek bete bearko dik. Nai badegu ikasi, lezio ederrik erakusten zigutek emen. - Ez dek erreza izango irea ta beste bi lagunena ere. Illak jetxi dizkiagu. Imanoli, ezpatarekin moz– tuta bezela, ainbeste bidean eraman ziok burua. - Gizarajoa! Atzo ala esaten ziguken: «Auxe bu– katzeko bazeukat, bada, gogoa. Bazekit nere emaz– teak aurtxo bat izan duela. Uraxe nere besoetan ar– tzeko zaleturik nagok». - Nor ote da zoritxarrekoena: il dana edo bere alarguna? _; Zalantzik gabe, alarguna. Arek bukatu dik mundua. Il danaren berri jakitean, ez dik onek atse– gin aundirik artuko. Polliki-polliki jetxi zuten bideraiño. Andik aurre– ra berebillan. la bi orduan, inguruko lagunak il ta biren arte -bat zauritua ta odol jario- eutsi zioten beren lekuari, lauren lana biren arte egiñez. - Garai txarreko zauria dek auxe -zion Joaki– ñek-. Laxter sartuko dituk eta al dutenak iges egingo ditek. Ni, berriz, emen utziko niotek. Subegorriak billatzen banau, laxter asiko dek oiuka, azkena par dagienak bi aldiz egiten duela. Joakin ospitalean geratu zan, bada, il zitzaizkion 79
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz