BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak lleroei egindako deiak. Auek laxterka azaldu eta era– mango zituzten, batzuk illak eta besteak zaurituak. Lenengo egazkiñak beren sabelak ustu zituz– tenean, berriak zetozen. Orrela jardun zuten luzaro– an, bazter guziak txikituz. Bazuten kamilleroak lana berriro, illak eta zaurituak ateratzen. Ondoren arti– lleriak egingo zuen saioa. Auek ere luzaroan jardun ziran. Baiña ixildu ziranean: - Eme, mutillak! Etsaiak emen dituk! Etzan tiro-otsa besterik entzuten. Urbil xamarre– raiño etorri ziran, baiña eusleak indarrean zeuden oraindik; eta beren il ta zaurituak artuz, erretiratu ziran. Atseden-aldi ortan gureak ere bildu zituzten berenak, eta gudari berriak sartu. Etsaiak gogorrena jo zuen lekuetan bai-baiziteken andik sartu naia iza– tea. Joakiñen ondoko lagun bat illa eraman zuten. Beste irurak ondo zeuden. Berriro así ziran egazkiñak bumia euri, beren txiki-lanetan. Auek bukatu orduko, artillería !anean. - Eme, mutillak! Emen dek erasoa! la ezkutuetaraiño igo ziran. Batez ere, Joakin zegoen aldetik jo zuten indarrean, eta an bakarra gogor egiteko moduan. Bat illa. Joakin, berriz, on– dotxo zauritua. Alare, sutan jardun zuen. Gogor eus– ten zioten biak. Baiña azkenerako larri ziran. An utsun aundia arrapatu baizuten. Egun artarako aski zan. Etsaia berriro atzeratuz, ateratako lekura, beren il ta zaurituak bilduz. Erri txiki artan lo egindakoetatik, bakarrak izan zuen biurtzeko poza. Bi il ta Joakin ospitalera, naiko zauritua. Bere ingurukoari granada batek lepoa moz– tu zion, eta aidean eraman andik gainbeera bide– -puska batean. Kamilleroak etorri ziranean, bat Joakiñen ezagu– na. Ala esan zion: - Zauritu aute noski? 78
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz