BCCCAP00000000000000000001793

Gudan zoragarrian igaro zuten arratsa, goizean aurrera joa– teko. Egunsentia baiño len jarri ziran, bad_a, beren lekuetan. Eguraldi bikaiña zetorren. Etsaiarentzat bentaja. Oso goiz egin zuen egazkin txiki batek agermena, erasoa izango zuten inguru aiek ikusiz. El alcahuete esa:ten zioten egazkin orri. Ura azaldu ezkero, seguru zan sarraskia. Agintariren bat ibilliko zan noski. - Gaur ikaragarria badiagu -zion Joakiñek. - Naiago nikek euriari erasoko balio -erantzun besteak-. Bizia maitagarria baita. Ez litekek aurrera urrats bat ere emango: Aideko oiekin txautzen gai– tzitek. - Alperrik ari gerala jakinta, etortzen gaituk ba– da gu onera. - Aspaldi ontan amaika aldiz nere burutik igaro dituk oldozpen oiek. Gerok, ordea, ortarako eskeiñi dizkiagu gure biziak. - Baita eskeiñiko ere. Iltzen bagera, il. Bestela, oiek odol otzean bukatuko ditek gurekin. Edo oien ankapean buru-makur, arpegira begiratzeko lotsaz, ibilli bearko diagu. Al badegu, berriz, norabait iges egin. Orrela izketan ari zirala, entzun zituzten runru– nak. - Emen dituk! Ai zer txikizioa! Bakoitza bere lekura joan zan, babeslekurik billa– tzen ote zuten. Goitik beera datorren burni-erasoa– rentzat ez da errexa. Egazkiñak lasai ari ziran ara– onera, iñoren beldurrik gabe. Ez baizitzaien etsairik azalduko. Bota zituzten beren bonba guziak gudariak ezkutatuta zeuden zuloetara, ortotsa baten orroak zabalduz. Ondoren, burni ta arri-burrunda ta txi– stuak nabaitzen ziran. Lau aldeetara aidatuz lur bi– guiñean erortzen ziranean, egundoko zuloak egiten zituzten. Tarteka entzuten ziran karraxiak eta kami- 77

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz