BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak dik urak etzijoazen beroak. Bai. Lenengo metro oiek igaro zituenean, naiko lanakin zebillen. Ez nekeaga– tik. Kanala estua ta tarteka-tarteka bazeuden guar– diak. Alakoetan txutik, oiñez igarotzen zan, ez nabaitzearren, guardia zegoen ertz-ertzetik. Baz– terrak etzeuden oso garbiak eta, orri eskerrak ederki estaltzen zuten. Polliki-polliki igaro zuen etsaien muga. Baiña oraindik etzuen atera nai. Beretzat arraixkurik aun– diena an zegoen. Beste berreunen bat metro igaro ta azaldu zuen bere burua. Laxter eman zioten alto. Euskeraz mintzatu zan: non zebillen ta bere izen– -abizenak, eta batalloiarena ere bai. Dena bearra zuen. - Laxter jakingo diagu. - Ateratzen utzi zadazute mesedez. Bestela, otzak ondatuko niok. Atera zuten. Baita jakin ere egia ziola. Oraindik aurrean zegoen bere batalloia ta ara joan zan. Egun artan ikusi zuenarekin izutua geratu zan. Armik gabe ta artara zauritua zegoen gazte bat, gal– dera geiago egin gabe, ain ajola gutxirekin iltzea!. .. Etzuen gaiñera lenengoa izango. Bilbao erortzerako ordaiñak artuko zituen noski. Besteak etzion bar– katuko. Joakiñen asmoak indartzen ari ziran: bizia gorde– tzen bazuen, lagun urkoen serbiziorako apaiz egingo zala. Maitasunez antzu bazegoen ere mundua, berak, etsai ta lagun, denak maiteko zituen. Urrengo egunean batalloi au atzera joan zan atse– dentzera, berriro deia artzen zuten arte; ta beste berria etorri ordeko. Atsedentzeko beta aundirik etzieten eman. Seku– lako erasoa gaiñean zutela-ta, egun batzuk lenagotik zabaldu zituzten gudariak inguruko erri txiki ta base– rrietan. Joakin ta beste iru lagunek Zeanuri'ko erri 76
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz