BCCCAP00000000000000000001793

Gudan - Denok orrela gabiltz. Ori da emengo ta Gipuz– koa'ko negarra ere. Oraindik angoak okerrago. Zue– nak etxean ari dira. Gu, berriz, andik etorriak, angoa naiz ni ta. - Giputxa zera orduan zu? - Bai. Prantzi'ra joan ta andik etorria. - Biotz beroa daukazu orratik zuk ere. - Ara: ageri da gure ikurriña. Nik uste baiño gutxiago aurreratu dute etsaiak. Nondik igaro ninte– ke beste aldera? - Nik ez dakit batere orren berri. Baiña uste detanez, ondo zaindua edukiko dute. - Ori bai. Batez ere gaur. Baiña atzean ere biar– tik aurrera ez da atsegin izango. - Au -onuzkero antz emango zenion- eiara edo errota da, ta ia bosteun metrotik dator ura kanal batean beera. Ortik daukazu noski igesbidea, igari baldin badakizu beiñepein. - Arraiak bezelaxe. - Etzaizu gaizki etorriko. Ta zuk uste dezu az- keneko orrek bere zemaia beteko duela? Egokierarik izango al du? - Bilbao erori baiño len bai. Eraso batean aixa atzetik arrapatuko du egokieran. Maitasunez agurtu zituen etxekoak; eta, bere ar– ma kañoiz aurrera bizkarrean lotuz, sartu zan urera. Ura urera sartzen ta etorri zan aita, beldurrak artua. Ama-alabak zer kontatua izango zuten. - Nor da urera sartu dan ori? - Bereetara iges egin nai luken gudari bat. - Gaurko au gogoangarria izango degu. Beren aparian etzuten zer esanaren paltik izango. Guk Joakiñi jarraituko diogu. Lenengo berrogei ta amar metroan etzuen eragozpenik izan. Baiña naiz-ta igari joan, otza nabaitzen zuen. Maiatza zan ta orain- 75

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz