BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak Baserri artatik berreun bat metrora geratu ziran etsa– iak, geiago ezinta. Gudarietan egundoko sarraskia egin zuten sutunpa ta egazkin zikin aiek. Noizbait, ederki aspertuta, jetxi zan tximinipekoa. - Ederretik salbatu zera -zion amak. - Eta zuek? - Emakumetan ez al ziran asiko! - Ez dakit. Ez det entzun olakorik. Baiña gizona ain ajola gabe iltzen dutenakin, ez geiegi piatu. - Dana dala, orrek egin duen ori sartu zait bio– tz-muiñetaraiño -zion amak-. Zauritua dagoen bati ez laguntzeko ta bertan bi tiro eman ta il! Lege aue– kin nora goaz? - Gudaren lanak. Agian gizon au etzan len ola– koa izango. Odolak mozkortuko zuen ta gizon iltzeak atsegin emango dio, batere gorrotorik gabe agian. Neri ere lezio ederra eman didate. Nik denei barka-– tzen diet. Jainkoaren agindua da ori. Baiña emen ez dute betetzen. - Zerbait artuko zenduke? - Utziozu orri. Guregatik naiko estuasunak igaro dituzu, eta eskerrik asko biotz-biotzez. Ez al <lira berriz etorriko! Orain nondik iges egin, ori daukat asmatu bearra. Jipoi ikaragarria eman digute. Biz– kaia'n barruraiño sartu <lira. Zer sutu ez daukadala geratu naiz. Ez daukat kartutxorik. Bestela, ni ez nintzan iges etorriko. Ez al zerate etxe ontan zuek besterik bizi? - Bai. Alaba bat, gaixo-zai joana. Bi seme aurre– an dabilzkit. Gizona, berriz, laxter azalduko da. So– rora joan da lanera, ta ango baserrian ezkutatuko zan, eraso au bukatu arte. - Orain emen pakean geratuko zerate. Ez da noski beste erasorik izango. - Bai. Baiña nere bi semeak? 74

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz