BCCCAP00000000000000000001793

Gudan bi tiro sutu zizkion burura, ta gure gudari gizarajoa bat-batean illa geratu zan. Karraxi egin zuten gure bi emakumeak, baiña etzuten itzik atera. Negar egin zuen noski tximinipe– koak, eta ezer egiterik ez. Beren lan gaiztoa eginta joan ziran. Joakin asi zan jexten, baiña amak keiñu egin zion: - Kontuz! Zaude oraindik, or beste bi datoz ta! Bereala etorri ziran aiek ere, ta ura eskatu zuten, sukaldera sartuta. - Nor dezute au? -galdetu zuen buru egiten zue– nak. - Ez dakigu. Zauritua, arrastaka ikusi degu, ta guk ekarri ta sendatzen ari giñan. - Nola, buruan bi balazo dauzka ta? - Bai, bada. Gu sendatzen ari giñala, sartu <lira iru ta agintzen zuenak, kapitana noski, «¿Conque rojo?» esan ta burura sutu dizkio bi tiro. - Urdea aleena! -oiu egin zuen-. Baituak zaindu egin bear dute, ta ez il! Ondoren, illa ondo aztertuaz, sumindua geratu zan: - Mutil au nere anaia da. - Nola zebillen, bada, emen gorriakin? - Gudak Bilbao'n arrapatu zuelako, ni beste al- dean bezela. Zer uste dezute: emen dabiltzan guziak gorrietakoak dirala, ta gure aldean dabiltzanak de– nak txuriak? Baiña gizona ortara iltzeko ez <lago eskubiderik. Badakit nor dan au il duena: kapitana. Baiña Bilbao'ko eraso au bukatu baiño len, ordaiñak jasoko ditu. <<Üietan ere alde ederra zegok batetik bestera» zion tximinipeko Joakiñek. Kamilleroei dei eginta, eraman zuten andik illa. 73

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz