BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak galdera batzuk egin zizkion onek. Bai txuxen asko erantzun ere. - ¿Conque roja? -oíu egin zuen onek. - No roja, sino cristiana -erantzun zion. Oraindik etzuten zauritua ikusi. Amak alegiñak egin zituen aiek sukaldera gabe etxetik bialtzen. Bai– ña etzuen iritxi. Lotsa aundi gabe, aurrera sartu zan, bada, bere bi lagunekin. Zaurituak, aurrez-aurre eriotza sartu balitzaio bezela, etsipena artu zuen bere biziaz. Tximinian zegoenak ere bazeukan bere larri– tasuna. - Nor dezute orí? -galdetu zuen zakar. - Ez dakigu. Anka autsia dauka ta, arrasta- ka-arrastaka ikusita, sendatzeko asmoan barrura ekarri degu. - Ez al da gizonik etxean? - Ez. Denak joanak dira. - ¿Qué: tú eres rojo? -galdetu zion. Besteak etzuen itzik erantzun. Berdin bazekien zer egingo zioten. - Bai al dakizute txakur auei laguntzea galerazia dagoela? - Kristauak gera ta orain arte iñork ez digu agin– du olakorik. Amak itzegiten zuen. Alaba, oraindik gaztetxoa, onen atzean ezkutatzen zan. Tximinipekoak, dena entzuten baizuen: «Zertan bukatuko ote da? Kapitanak aldarte ona badau~a, mutil orí salbatuko dek. Bestela, kito». - 6,aurtik aurrera badakizu, bada, auei laguntzea galerazia dagoela. - Gu kristauak gera. Ez degu lege orí ontzat ar– tzen. Baiña ala agintzen badezute... -erantzun zion amak apal-apal. - Olakoei au egiten zaie -ta gerritik pistola artuz, 72
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz