BCCCAP00000000000000000001793
Gudan Baiña artan ari zirala, atarían bertan somatu zu– ten etsaia. Beraz, ondotxo aurrera sartu ziran; eta Joakin sukaldean, iñorako igesbiderik gabe. - Zer egin bear det nik orain, nere burua babes– teko? Zer suturik ez daukat; eta auekin, berriz, ez naiz batere pio, bertan nola ez gaituzten ilko. Solda– duak balira ez; baiña beste oiekin ... Amak, galtzak jantzi bear lituken emakume oie– takoa, etzuen itxuraz beiñepein bere lasaitasunik gal– du. - Ezkutatu zaite tximinipean. Beste igesbiderik ez daukazu. - Billatzen banaute, nerea ezik, zuen bizia ere arraixkuan jarriko da. - Zauritu au sendatzen arrapatzen bagaituzte, ez al gera ala geratzen? - Ondo dago. Txotxean jokatuko degu bizia. Kanpai baten antzeko tximinia zan: azpitik zabal ta gora estutzen. Laratza zintzilik edukitzeko, alde– rik-alde bazeukan barman burnia. Gure Joakin ara igo zan eta aren gaiñean al zuen bezela txutik. Sukal– de-sarrerako aldera arrimatu ta beraizik aztertzen ez baziran asten, etzuten billatuko. Zauritua sendatzen ari zirala sartu ziran. - Algo para beber - eskatu zuten. - Ekatzan, Anttoni, geratzen zaigun botilla ardo ura. Ekarri zuenean: - Au irurentzat gutxi da -eraso zion buru egiten zuenak. Kapitana izan bear zuen. - Etxe ontan ez daukagu ori besterik. Ura nai badezute? Ardoa ta ura, bietatik edan zuten. Kapitana zan, bada, beste bi lagunekin. Amari 71
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz