BCCCAP00000000000000000001793

SARRERA Eleberri au egiteko asmoak bein baiño geiagotan artu nituen. Baiña beti gerorako utzi. Atare, neguan sartu giñanean, ekin nion lanari. Beta geiago ta ego– kiera obea neretzat, ia lautatik iru illun egiten duen egun oietan. Nere larrien asiera izango zan tabernatxoa, asko– tan bere barruan ibillia izan arren, urteak ziran andik aldegiña. Orregatik, lan au asi aurretik, bere lekuan ikusi ta ikasi nai nuen. Baiña nere txangoa alperrika– koa izan zan. Len taberna zegoen lekuan, ez nituen bere onda– kiñak besterik arkitu. Kixkali ta eraria, goi-beak el– kar jota, arresirik ere etzitzaion txutik gelditu, aspal– dian egin ta ustelduak zeuden-ta. Berdin-berdin utzia zegoen guzia, beltz-beltza, ikatz biurtua. Tellak, aie– txek gorriak. Baiña txetuak bero geiegiarekin eta erorikoan azpia jota. An zeuden bertako pitxar gu– ziak ere, txiki milla puska egiñak. Ondamen ikaraga– rria. Ez ornen zala ezer ere salbatu. Txikizio ura ikusita, naigabe artu nuen, kondairez betetako ardangelatxoa zan-ta, neretzat beiñepein. Oroitz goxo ta mikatzak zeuzkana. Mendi-gallur artan, guda-gaztelua jasotzerakoan 7

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz