BCCCAP00000000000000000001793

GUDAN Gazteen bum egiten zuenak esan zion Bilbao'n ortarako zegoenari: - Amar zetozek Prantzi'tik onera, emengo jaurlaritzaren mende jartzera, gudara. - Oien aberri-maitasuna ta ausardiak ez dik gutxi balio -esan zuen aien jabe egiten zanak-. Larri ziña– ten noski? - Etsaien eskuetan erori gaituk. Emendik atera diran bi ontzi txiki oiei esker iges egin diagu. Bide ori itxi zigutek. Zer ikusteko ote gaude gu emen? - Gauz onik ez. Etsai asko ta lagun gutxi. Gure eskubideak alperrik dituk. Betiko leloa: indarra lege. Berekin eraman zituen artarako zeukaten lekura. Urrengo egunean banaka-banaka berezi zituzten ba– talloietara. Len soldadu ibilliak aurrera bota zituz– ten. Besteak, berriz, armen berri zerbait ikasi arte, atzean geratu ziran. Orregatik, gure bi lagunak etzi– ran batalloi batera joan, ta Bizkai'ko eraso guzian etzuten elkar ikusi ere. Gure mutillak iritxi ziranean, Bilbao aidez tíl urez zearo inguratua zeukaten. Legorrez bazeukan iges- 67

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz