BCCCAP00000000000000000001793

Bilbao'ra geratuko. Bilbao'ko uretan sartu gera ta emendik aurrera gureak agintzen dute. Beste bi suzko mingain ere ikusi zituzten. Orain– goan, jotzeko asmoan sutuak ziran noski. Metro ba– tzuk ontziaren gaiñetik igaro ziran granadak eta bes– te aldean erori. Bere martxa guzian urbilduz zeto– rren. Mariñelak etsi zuten. Geratu edo ondora joan. Ango !arria! - Naiago nikek itxasoan ito, oien eskuetan erori baiño. - Jarrai aurrera! Emaiozu indar ontziari! - Eroarena egitea litzake. Urrengo erasoan, er- diz-erdi arrapatuko gaituzte. - Urdea aleena! -zion jendeak-. Billaukeria egin diguk. Ere burua salbatuko dek eta besteak arategi– rako saldu. Batzuek urera jauzi egin nai zuten, itotzea obe zutela ta. Beste batzuek, berriz, kapitana-ta urera bota ta aurrera jarraitu. la bertan ikusi zuten gudal-ontzia. Cervera ornen zala. Denak beren bu– ruak galdutzat jo zituztenean, tiro-ots aiek entzun da erten ziran Bilbao'ko uretatik bi ontzi kaxkar Cerve– ra'rekin burruka egiteko, eta bertatik eraso zioten. Irurak tiroka lotu ziran, aiek armatuak baizeuden, eta gure ontziak orduantxe egin zuen iges. Cervera'k ere bai. Askoz indartsuago ta zauliago izan arren, etzuen bere mende etzeuden uretara sartu nai izan, mendi-muturren batean zeuzkaten sutunpak etzezaten arrapatu. - Lasaitu, mutillak, lasaitu! Salbo gaituk, eta es– kerrak bi ontzi kaxkar oien laguntzari. Aulak bai, baiña gizon bulartsuen mende. Larri-aldi aren ondoren, arnasak buelta eman zien, eta alako «Aupa, mutillak! Bizirako gaituk!» oiu egin zuen jendeak. Betiko lekutik etorri balira, zalantzik gabe aien eskuetan eroriko zirala. Polliki- 65

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz