BCCCAP00000000000000000001793

Maite itzazute etsaiak Alako batean, bi suzko mingain ikusi zituzten urrun. Andik bereala, bi zaplaztako, inpernuko orroa atereaz, berak zijoazen lekutik eunen bat me– trora, ur-putzuak aidatuaz. Urrungo sutunpen otsa gero. Ontziaren tirabidean zeuden, bada. - Ikusi gaituzte -zion jendeak-. Galdu gera. - Lasai oraindik! Ez etsi! -zioten batzuk. - Ez bagera geratzen, urrengo erasoan ontzia er- diz-erdi arrapatuko dute. Ori ziotenak etziran oso piatzekoak. - Geratu? Ala zankoa! Laxter beldurtu zerate -geienen abotsa. Baiña itxasoan oituak zeudenak ezetz zioten: - Lasai zaitezte. - Norbaitek egin du salaketa gu noiz atera geran, eta badakite gure itxasontzi onen abiadura zenbate– koa dan. Orregatik, bada ez bada sutu digute. Aldez– taju ari <lira. Baiña etzan egi osoa. Kapitanak ala agindu zion lemazaiñari: - Baztertu oraindik geiago ontzi au legar aldera. Andik bereala, beste bi suzko mingain ikusi zituz– ten lengoa baiño urrerago, eta bi granadak berrogei ta amar bat metro atzerago sartu ziran urean. Etsaiak gutxi gora-beera bazekien non zetozen. Jauzi bat egin zuen itxasontziko jendeak. - Urbildu geiago bazterrera ta eman indar gu– ziak. Aidean ez bada etortzen, iges egingo diogu. Beste bi suzko mingain azaldu ziran askoz urrera– go. Metro gutxiz etzuten ontzia arrapatu. Gudal-on– tzia, bada, aurrera zetorren. Izutua, ixil-ixilik geratu zan jendea, urrengo erasoaren zai. Kapitanak itzegin zuen berriro: - Eme, mutillak! Billatu gaituzte, baiña ez gera 64

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz