BCCCAP00000000000000000001793
BILBAO'RA Esandako orduan kaian zeuden. Baiña joan bear zutenak bakarrak. Guzitara, amar. Ori zan ixilka bildutako taldea. Geiago izango ziran noski pozik joango ziranak. Baiña ontzia hetea zijoan. Arraixku txarrekoa zan. ltxasoko txango orrek benetan beldurtzen zituan. Etsaiaren mende baizegoan, eta an baizebiltzan gudal-ontziak. Oartzen baziran, nor– baitek Burdeos aldetik salatuta, kito; galduak zeu– den. Etzuten, bada, ixkanbilla geiegirik sortu nai, ixpiak ibilliko zirala ta. Argiak itzalita atera ziran. Prantzi'ko uretan zeto– zen arte, etzeukaten beldurrik. Baiña laxter abisatu zien kapitanak Franco'ren mendeko uretan sartu zi– rala; bada ez bada, ez zigarrorik pizteko; bide motxa zeukatela ta lasaitzeko. Larritasuna zegoen ontzi txiki artan. Ez baizeu– kan babesik. Gure gazteak aita gure bana errezatu zuten. Gudara etzijoan jendea ere larri zan. An etsa– iak ez baizuen errukirik izango. Etziran itxas-ertzetik geiegi urruntzen. Zabalera ezkero, arraixku geiago zeukaten, bazterrean baiño. Ikusi zuten Ondarrabi– 'ko izargia. Arraixku bete-betean zeuden, bada. Bai– ña etzan oraindik ezeren aztarrenik. 63
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz