BCCCAP00000000000000000001793

Gudara - Ari, ondo egin duela irudituko zaiok. Etsai bat gutxiago arentzat. Naigaberik txarrena ni ez arrapa– tua izango dik. Oien kontzientziak ortara jarriak zeu– dek. Oien relijioa ez dek besterik: berekin ez dijoana garbitu ta berak agintzen jarri. Ebanjelioak garbi asko esaten ziguk: «Garaia etorriko da, zuek iltzea Jainkoari ornen egitea dala usteko dutena». Ez al dituk, bada, kristau Iegea salbatzera atereak? Berak ala ziotek beiñepein. - Nere anai Subegorri orí, berriz, arro-arro or ibilliko dek, onuzkero sendatua. Gurasoei ere naiko ixtilluak jarriko zizkiek orrek. - Arritzekoa olako sendi on ta kristau batetik subegorri bat sortzea, bere etxeko ta ingurukoak on– datu nai dituena. - Jesuseo sailletik ere ez al uan Judas atera? - Egia ori ere. Aizak, oraintxe gogoratu zaidak: nora goazen ez al ziegu gure etxekoei abisatu bear? - Ederki pentsatua, bizi naizela bazekitek baiña. - Aiek daramaten kalbarioa ez dek nolanaikoa. Etzaiegun gure zabarkeriz geiago sakondu. Unetxo batean eskutitza idatzia zegoen. Biak izenpetu zuten. Baiña Joakiñen gurasoen izenean, Subegorriaren eskuetan erori etzedin. 61

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz