BCCCAP00000000000000000001793
Maite itzazute etsaiak Esan bezela, lO'ean bildu ziran Burdeos'era. Ego– arte guzian, ango bazter ta txoko guziak ikusi zituz– ten. An etzan aien fameli artekorik. Ixillean egin zuten lana. Joakiñek etzuen gaiñera Prantzi aldean iñor. Jakin balute, geiago ere joango ziran. Etzi– tzaien komeni, ordea. Ontziak anbat etzituan artuko. Beraz, ixilik egindako lana zan. Bestela, norbaitek salatu ta etsaien eskuetan erori zitezken. Bazkal-or– dua etorri zanean, bazkari bat bikaiña egin zuten, Joakiñek bazeraman naiko dirua ta. Ordaintze– rakoan, ala esan zion Joxek: - Nik etzeukat zentimorik. Larrutuko aute eder– ki. - Bai, nai badute. Neronek eskeiñi dit bazkaria. Zertarako diagu dima, agian bidean urpera botako gaitzitek eta? Bizkai aldean, berriz, bertako txanpo– na sortu ditek. Ez diagu paltik izango. - Itxasoan auek agintzen duten uretik igaro bea– rrak beldur ematen zidak -zion Joxek. - Geieneko ere il egingo gaitzitek. - Gureak nola ote <laude? -galdetu zuen berriro Joxek. Joakiñen aurpegia illundu egin zan. - Gureak iñondik ere gaizki. Ni palta. Onuzkero bazekitek bizi naizela. Manueltxo, gazte maitagarri ura, aingeru batek baiño erru geiago gabea, illa. Ja– kin izan banu ori gertatuko zal:i, ez nin igesirik egin– go. Kontzientziak, aren eriotzean kulpa pizarren bat bai ote detan salatzen zidak. Artaz pentsatzen detan guzietan, kozkaka ari zaidak. Sutan aztu nai nikek gertakari triste orí. - Ala jainkia! Ire bizia ez al dek bada lenengo? Ik zer akiken anai gaztea iltzera ausartuko ziranik? Ez orren beldurrik eduki. Jainkoak ez dik ire anaia– ren konturik eskatuko. Ik orregatik kezkak badauz– kak, Subegorriak ez dizkik nolanaikoak edukiko. 60
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz