BCCCAP00000000000000000001793
Gudara - Bai; egia. Naigabe pixar bat eman didak. Au ere ez al dek ire aberria? Ez al gaituk odol berekoak? Nere alaba ere iri begira zegoken noski. - Bai. Au ere Euskalerriko zati bat dala ikusia dago. Gure mintzaira bat da. Baiña beste diozun ortaz, ez naiz oartu ere. Apaizgaia naiz ta, Jainkoak bizirik gordetzen banau, asitakoa bukatu nai nuke. - Ez nekiken ori. Etzegok gaizki. Jarraiok orri. - Orain arte erasoa besterik ez didate eman. Bai- ña nere biotza ere ortara dijoa. - Bejondeikela gaiñera. Bidaso'z onuntz etzegok olako abertzaletasunik. Etzekiagu zer dan Euskadi, ta bere alde bizia eskeintzea pekatua uke emen eus– kaldun askorentzat. Oraindik, euskotar diranik ez dituk oartu. Oroigarri asko zeudek gure erri txiki auetan, illen zerrenda dakarkitela. Baiña denetan «Prantzia'gatik il ziran» jarriko ditek. Auentzat ez dek, bada, Prantzia besterik. Euskadi'k ez dik ezer– txo ere esan nai gure artean. Zuek lenago esnatu zerate. Erotzat artzen ditek zuen abertzaletasuna. Baiña, ikasi detanez, ibaika ziek odola ta oraindik asi besterik ez dituk egin. - Berari eskeintzen diot, bada, nik ere nerea. - Asko al zerate? - Ez. Oraindik, beiñepein, gutxi noski, ta ixilka. Ez da komeni geiegi. Emendik ara pasatzen ez dago errexa. Salatu ezkero, gaizki ibilliko giñake. - Eta noiz ateratzen zerate? - Abisatzekotan geratu dira. Gezur txiki bat esan zion, bada ez bada. Etzan egi osoa esatera ausartu. Nork zekien, eziñaren aurrean ez ote ziran atzeratuko ere? Egun batzuk laxter igaro ziran. Garaia baiño le– nago agurtu zuen nagusia. - Berriz iges etortzen baaiz ere, emen gaudek. Nai dekanean, jo gure ateetan. 59
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz